Bi milioi pertsona baino gehiago igaro dira San Mamesetik 2023/24 denboraldian

Bi milioi pertsona baino gehiago igaro dira San Mamesetik 2023/24 denboraldian

Athleticen estadioak, Bilboko hiriaren ikonoak, etekina atera dio bere modernotasunari eta bere dinamismoagatik nabarmendu da, bai partida egunetan, bai eguneroko jardueragatik

Denboraldian zehar San Mamesera egindako asistentzia globalari buruzko datuek agerian utzi dute estadio moderno eta funtzional baten eguneroko dinamismoa, Bilboko hiriaren ikurra dena. Athleticen partida egunetan futbolaren Katedrala izateaz gain, harmailetan milioi bat pertsona baino gehiago bildu dituena, antzeko jende kopuru bat igaro da San Mamesetik, estadioan egunero egiten diren hainbat jardueraren ondorioz. Hau da, San Mamesera joaten direnen ia %50 Klubak partidarik jokatzen ez duen egunetan hurblildu dira.

Athletic Clubek berak ekitaldi ugari antolatu ditu San Mamesen eta ehun mila pertsona inguru bildu dira zelaian, erabiltzaileen kopurua nabarmen handituz. Iker Muniainen agurretik Go! azen-en kontzertura, Kopako finala, Athletic Plaza, Sunday Market, E-sports torneoa, AC Cup edo enpresen txapelketa, hala nola. 

VIP eraztunean egindako bilerek, hitzaldiek, erakusketek eta gainerako enpresa-ekitaldiek ere etengabeko joan-etorria ekarri dute eta estadioaren modernotasunaren eta funtzionaltasunaren erakusgarri dira. Estadioa, gainera, hiriaren bihotzean dago.

Athletic Cluben partidez gain, emakumezkoen lehen taldearen hiru partidak barne, San Mamesek mundu mailako beste kirol ekitaldi batzuk hartu ditu, hala nola Women's Champion Leagueko finala edo euskal selekzioaren eta uruguaitarraren arteko nazioarteko lagunartekoa.

Aipamen berezia merezi du AC Museoak, denboraldian zehar 150.000 pertsona ingururen bisita jaso baitu. Estadiotik pasa ziren 37.000 pertsonek, gainera, Athletic Clubeko Kopako 25. tituluaren garaikurrarekin argazki bat ateratzeko aukera izan zuten ere. 

Azkenik, aipatzekoa da San Mameseko eguneroko merkataritza- eta ostalaritza-jarduera, milioi erditik gorako asistentzia pilatu baita Klubaren denda ofizialean.