Asteazkenean, uztailak 17, entrenamendua ateak irekita egingo da Lezaman

Asteazkenean, uztailak 17, entrenamendua ateak irekita egingo da Lezaman

Athletic Clubek bere instalazioak irekiko ditu berriro zaleek lehoien lan saioaz goza dezaten

Datorren asteazkenean, uztailaren 17an, lehen taldearen entrenamendua ateak irekita egingo da Lezamako 1. Zelaian 10:30etatik aurrera.

Segurtasun arrazoiengatik eta edukiera kontrolatzeagatik, entrenamendua ikusi nahi duten pertsona guztiek doako sarrera erreserbatu beharko dute Athletic Cluben webgune ofizialean.
 
SARRERA ERRESERBATU

Erreserba-prozesua edukiera bete arte egongo da zabalik. Ezin izango da Lezamara sarrerarik gabe sartu. Sarbidea sagardotegi ondoko atetik egingo da 09:45etatik aurrera.