
Imanol Garcia de Albenizen salmenta Sparta Praga taldera
Imanol Garcia de Albenizen salmenta Sparta Praga taldera
Athletic Clubentzat kopuru finko bat, helburuen araberako aldagai bat eta etorkizunean futbolaria berreskuratzeko aukera biltzen dituen eragiketaren bidez, ezker hegalekoak Txekiar Errepublikako talde txapeldunean jokatuko du
Athletic Clubek eta Sparta Pragak akordioa lortu dute Imanol Garcia de Albeniz ezker hegaleko atzelariaren salmenta gauzatzeko. Operazioak Athleticen alde kopuru finko bat, helburuen araberako aldagai bat, etorkizuneko salmenten ehuneko bat eta futbolaria berreskuratzeko aukera barne hartzen ditu.
Imanolek (24 urte) Kopako txapeldun bilakatu delarik utziko du Athletic Club. Lehen taldean debuta egin eta hamar partidatan jokatu aurretik, CD Mirandesen eta SD Eibarren utzita aritu zen LaLiga Hypermotion mailan. Atzelaria alebinetan Lezaman sartu zen eta harrobiko maila guztiak igaro zituen Bilbao Athleticen 47 neurketa eta bi denboraldi bete arte.
Athletic Clubek Gallartako jokalariari zorte opa dio etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du urte hauetan guztietan erakundearen interesen defentsan erakutsi duen dedikazioa.