AC Campusen txanda berria irailean!

AC Campusen txanda berria irailean!

Athletic Clubeko udako campusak irailean jarriko du abian data berria

AC Campus Txapeldunak uda honetan izan duen harrera onaren ostean, hainbat txandatan plazak itxiz, Athletic Clubek data berri bat iragarri du aurrenekoz irailean. Irailaren 2tik 6ra bitartean 2010 eta 2017 artean jaiotako gazteak hartuko ditu Lezamak.

Jokalariek instalazio zurigorrietan entrenatu ahal izango dute eta 25. kopa lehoiekin batera ospatu. Campuseko gainerako parte hartzaileek bezala, ongietorri pack berezi bat jasoko dute, baita beste opari batzuk eta banakako argazki bat ere Koparekin. Txanda honetarako, San Mamesetik Lezamara joateko autobusa ere erabili ahal izango da.

 

ORAIN APUNTATU 

 

Promozio berezia 5. eta 6. txandetarako

Uztailaren 22tik abuztuaren 2ra bitarteko txandetan izena eman eta 71 euro aurreztu AC Campus Txapeldunak eskaintza bereziari esker.


5. eta 6. txandetarako ESKAINTZA BEREZIA

 

AC CAMPUS PRO

Gero eta gutxiago falta da AC Campusen errendimendu handiko modalitate berrirako. Abuztuaren 5etik aurrera, 2006 eta 2012 urteen artean jaiotako jokalariak Lezaman prestatu ahal izango dira hurrengo denboraldirako, maila altuko entrenamenduekin, besteak beste:

  • Lan saioak Lezaman: berdeguneko lan saioak eta gimnasioa.
  • Jokalari bakoitzaren trebetasun tekniko-taktikoak eta gaitasun fisikoa hobetzeko ariketak.
  • Banakako testak esperientziaren hasieratik amaierara neurtzeko eta grabatzeko teknologia, profesionalek bezala.

 

AC CAMPUS PRORAKO IZENA EMAN