Lagapen hirukoitza Granada CF-ra

Lagapen hirukoitza Granada CF-ra

Naroa Uriartek, Paula Aranak eta Amaia Iribarrenek Liga F-ko taldean jokatuko dute utzita

Athletic Clubek eta Granada CFk denboraldi honetarako hiru jokalarien lagapenak adostu dituzte. Naroa Uriarte atzelaria, pasa den denboraldiko bigarren zatian ere bertan egon zena, Paula Arana aurrelaria eta Amaia Iribarren bigarren taldeko erdilaria dira.

Bakioko defentsak 38 partida jokatu ditu lehoi moduan eta atzealdeko hegala eta ardatza txandakatzen ditu. Naroa Munduko eta Europako txapelduna izan zen Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin 2018an, eta Granada CFren koloreak defendatuko ditu beste behin, iaz mailari eustea lortu ostean.

Gasteizko aurrelariak, Aurrera Vitorian trebatutakoak, Lehen Mailan debuta egin zuen 2020an eta eta 17 urtez azpiko Munduko txapeldun ere izan zen Naroarekin batera 2018an.
Athleticekin 83 partida ofizial jokatu ostean, Aranak minutuak eta protagonismoa bilatuko ditu talde andaluziarrean.

Amaia Iribarren iruindar erdilariak 102 partida jokatuko ditu bigarren taldean, eta maila gorenean duen lehen esperientziari egingo dio aurre.

Hiru jokalariak talde andaluziarrean jokatuko dute Granadako taldeak salbazioa lortu ostean. Uztailaren 25ean ekingo diete entrenamenduei, eta Arturo Ruiz Atletico de Madrideko entrenatzaile ohia izango da aulkian.