
Denboraldiaurre osoa, zuzenean Youtubeko gure kanalean
Denboraldiaurre osoa, zuzenean Youtubeko gure kanalean
Athletic Clubeko zaleek irekian jarraitu ahal izango dituzte LaLiga hasi aurretik lehoiek jokatuko dituzten prestaketa partida guztiak
Aurreko denboraldietako ildoari jarraituz, Athletic Clubek Youtuben duen kate ofizialak zuzenean eskainiko ditu talde zuri-gorriaren denboraldiaurreko partida guztiak, LaLiga hasi arte.
Lehen partida joan den larunbatean eskaini zen El Plantiotik, Burgos FCren aurkako udako lehen partidarekin batera. Aste honetan beste bi partida eskainiko dira: asteazkenean Real Racing Cluben aurka Lasesarretik, 19:30etik aurrera, eta larunbatean Portugalgo Sporting Cluberen aurka Lisboako José Alvalade estadiotik, 20:30etik aurrera.
Datorren astean taldeak Las Llanas bisitatuko du 19:00etatik aurrera Athletic Club - SD Eibar zuzenean eskaintzeko eta larunbatean, berriz ere Lasesarretik, EH Txapelaren finala eskainiko da CA Osasunaren aurka, EITBk eskainitako seinalearekin.
LaLiga hasi baino lehen, Txapeldunen Ligako taldeen aurkako bi partida ikusi ahal izango dira zuzenean: Aston Villaren aurka, abuztuaren 7an, asteazkena, Birminghaneko Bescot Stadiumetik, eta VfB Stuttgarten aurka, hilaren 10ean, MHP Arenatik.
Nazioarteko arerioen aurkako lehiak Espainiako Estatutik soilik jarraitu ahal izango dira.