
Lehoiek Muskizen entrenatuko dute, ateak zabalik
Lehoiek Muskizen entrenatuko dute, ateak zabalik
Emakumezkoen lehen taldea ostegun honetan arituko da Arenako hondartzan eta ondoren, El Malecon zelaian
Athletic Clubek denboraldiaurrea hasi berri du eta ostegun honetan, hilaren 25ean, Lezamatik irtengo da Muskizen lan saio bat egiteko.
Entrenamendua 9:00etan hasiko da Arenako hondartzan egingo den lan fisiko saio gogorrarekin. Geroago, 11:00ak aldera, entrenamendua hasiko da Muskizeko El Malecon zelaian, eta sarrera irekia izango da.
Lana amaitu ondoren, gerturatzen diren athleticzaleek jokalari zurigorriekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Aurreko denboraldietan Trapagan edo Elorrion gertatu den bezala, aukera ezin hobea izango da lehoiengana hurbiltzeko eta emakumezko futbol-talde profesional baten jarduna bertatik bertara ikusteko.