Montero eta Albizua, SD Logroñesera utzita

Montero eta Albizua, SD Logroñesera utzita

Defentsak Bigarren Federazioan dagoen Errioxako klubean arituko dira datorren denboraldian

Athletic Clubek eta SD Logroñesek akordioa lortu dute Mikel Montero eta Urtzi Albizua atzelariak Bigarren Federazioan dabilen talde errioxarrean joka dezaten.

Monterok (2004) 33 partida jokatu zituen zentral gisa CD Basconian iaz eta Albizuak, 2005eko ezker hegalekoak, utzita jokatu zuen SD Deustun.