Emakumezkoen C taldea denboraldi honetan birsortu da

Emakumezkoen C taldea denboraldi honetan birsortu da

Naiara Barriga eta Javi Ferreras buru duten eta 3ª RFEF mailan arituko den emakumezkoen saileko hirugarren taldeak denboraldiaurrea hasi du

Etapa berri bat ireki da emakumezkoen bigarren harrobiko taldearentzat. Emakumezkoen C taldeak, iaz Terecra RFEF mailara jaitsi zenak, belaunaldi aldaketa bizi du, eta, ondorioz, batez besteko adina 16 urte baino gutxiagokoa izango da. Emakumezkoen Kadete eta Haur Mailako taldeak zuzentzen aritu den Naiara Barrigak C taldean hirugarren beteko duen Javi Ferrerasekin batera talde teknikoa osatuko du. Jaime Garcia izango da prestatzaile fisiko berria eta atezainak Jon Lasuenek entrenatuko ditu. Futbolarien ilusioarekin denboraldiaurrea gaur goizean hasi da Lezaman.

Plantillari dagokionez, mugimendu izan dira. Arixen Santamaria, Garazi Maroto eta Iradi Elorriaga harrobiko bigarren taldearekin errepikatuko dute, eta denboraldiaurrean harrobiko lehen taldearekin batera entrenatuko diren jokalariak batuko zaizkie. Berritasun gisa, CA Osasuna taldetik Ines Belzunce eta Tudelanotik Victoria Cicierska jokalariak gehituko dira taldera.

Lagapenen atalean, Bizkerre FT taldetik Nagore Garro eta Garazi Belaustegui itzuli dira, eta Malen Txopitea eta Elene Barandika Elorrio CDtik eta Betiko Neskak taldetik, hurrenez hurren. Bestalde, Uxue Guezala, Irune Zurdo eta Nagore Lekue SD Eibar B-ra (Segunda RFEF) eta Julene Palacios Bizkerre FTra (Tercera RFEF) joango dira lagapenean.

Gainera, udako lanari ekingo diote, baina honako jokalari hauek denboraldi honetan beste talde batean utzita jokatuko dute: Ainhize Antolin (Arratia), Ariane Lekerika (Bizkerre FT), Aitana Luis (Pauldarrak FKT) eta Yaiza Alonso (Ugao).
Azkenik, eta talde honen belaunaldi aldaketaren froga ona emanez, kadete mailatik Maddi Bilbao, Ane Bordagaray, Enara Fernández, Olatz Beitia, Maiane Arretxea, Aiala Ochoa de Eribe, Laiene Etxezarraga, Iraia Fernandez, Ines Aguirre, Ainhoa Oliva eta Aliza Fernandez Athletic Cluben hirugarren taldera igaroko dira. Gainera, Naroa Lejarza kadeteak ere denboraldiaurrea soilik gauzatuko du.

Denboraldiaurreko lehen testa datorren abuztuaren 10ean izango da, Melgar de Fernamentalen (Burgosen), Tercera RFEF mailan jokatzen duen Burgos CF taldearen eta Segunda RFEF mailan aritzen den Realaren aurka.