
Athletic Club - Valencia CF neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club - Valencia CF neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak talde valentziarraren aurkako partidarako sarrerak erosi ahal izango ditu abuztuaren 5etik aurrera
Athletic Clubek eta Valencia CF taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako 2024/25 denboraldiko hirugarren jardunaldiko partidarako (abuztuaren 28an, asteazkena, 19:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, abuztuaren 5etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak abuztuaren 27an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta abuztuaren 28ean, asteazkena, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Valencia CF

