
Lezama |
Urko Izetak utzita jokatuko du CD Mirandesen
Urko Izetak utzita jokatuko du CD Mirandesen
Aurrelari gipuzkoarrak LaLiga Hypermotioneko taldean arituko da denboraldia amaitu arte
Athletic Clubek eta CD Mirandesek akordioa lortu dute Urko Izetak LaLiga Hypermotion taldean utzita joka dezan 2024/25 denboraldiaren amaierara arte.
Izetak 25 urte beteko ditu irailean, eta SD Amorebietatik heldu zen Bilbao Athleticera duela bi denboraldiko neguko merkatuan. Aurreko denboraldian Bigarren Federazio osoko golegile nagusia izan zen, 33 partidatan 21 gol sartuta.
Orain, Bigarren Mailan jarraituko du bere hazkundea.