"Bartzelonan jokatzea irabazteko aukera berri bat da"

"Bartzelonan jokatzea irabazteko aukera berri bat da"

Ernesto Valverdek denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmoz ekingo dio blaugranen zelaian jokatuko den partida zorrotzari

"Partida zaila espero dut. Potentzialki eta kalitatez LaLiga irabazteko hautagaia den aurkariaz ari gara. Irabazteko ilusio handienarekin jokatuko dugu. Oso ondo ematen ez zaigun estadioa da, baina jokatzen dugun bakoitzean garaipena lortzeko aukera berri bat agertzen da". Ernesto Valverdek agerraldia egin zuen FC Barcelona eta Athletic Cluben arteko norgehiagokaren atarian, txapelketako bigarren jardunaldian lehoiek aurrean izango duten lan zailaren jakitun. Lehoiak denboraldiko lehen garaipena poltsikoratzen saiatuko dira: "Edozein aurkariri irabazteko gogoa dugu beti. Aspaldi irabazi ez diogun arerioa da. Ez gara bakarrak eta beti titulua irabazteko aukera duen talde bati buruz ari gara. Zaila da puntuak lortzea, baina horretarako aukera izango dugu eta ilusio hori daukagu".

Zuri-gorriek espero ez zuten berdinketa baten aurrean, entrenatzaile zuri-gorriak datorren aste gogorraren berri eman du, hiru partidarekin. Hala ere, bere taldea prest dago: "Getaferen aurka ez ginen nahi bezain ondo aritu. Saiatu ginen, baina aurkaria oso indartsua egon zen lehia eta borroketan, egin behar den bezala, eta ez zigun gure jokoa egiten utzi. Orain, aste zaila dugu. Liga hasiera aldapatsua, lehen partida ez irabazteagatik gehiago zaildu dena. Horregatik, puntuak behar ditugu. Hiru partida hauek jokatu behar ditugu, ilusiorik eta bermerik handienarekin".​​​​​​