Atletico de Madrid-en partidarako bazkideen zozketentzako inskripzioak aurreratu dira

Atletico de Madrid-en partidarako bazkideen zozketentzako inskripzioak aurreratu dira

San Mamesen jokatuko den hurrengo neurketa gertu denez, haurrentzako sarreren, umeek hasierako hamaikakoarekin egiten duten argazkiaren eta ohorezko palkoaren zozketentzako eskaerak abuztuaren 26tik, astelehenetik 27ra, asteartera, egingo dira

Haurrentzako sarreren, umeek hasierako hamaikakoarekin egiten duten argazkiaren eta ohorezko palkoaren zerbitzuentzako inskripzioak ohiko epeak baino lehen egingo dira, salbuespenez, San Mamesen abuztuaren 31n, larunbatan izango den Atletico de Madriden kontrako partidarako.
 
Inskripzioak (ohi bezala, Bazkideen Txokoan), egin daitezke abuztuaren 26etik, astelehenetik, 10:00etatik, abuztuaren 27ra, asteartera, 10:00etara, arte.
 
Neurri honekin denboraldi honetatik ezarritako epeak partida honetan ere mantenduko dira (24 ordu inskripzioentzako eta 48 ordu ondoren haurren sarrerak eta umeek hasierako hamaikakoarekin egiten den argazkirako paseak ordaintzeko), nahiz eta klub madrildarraren aurkako partida Valencia CF-ren aurkakotik gertu izan. Azken hau aste bereko asteazkenean jokatzen baita San Mamesen (72 ordu lehenago).