Athletic Clubek Europa Leagueko aurkari posible guztiak ezagutzen ditu

Athletic Clubek Europa Leagueko aurkari posible guztiak ezagutzen ditu

35 aurkarietatik, Ligako Fasean Realaren aurka soilik ezin izango du jokatu

Ostegun honetan jokatu diren play-offetako azken neurketen ostean, 2024-25 Europa League txapelketa jokatuko duten 36 klubak zehaztu dira. Athletic Club sei denboraldi geroago itzuliko da nazioarteko lehiaketetara, eta ostiral honetan Monakon Ligako Faseko zortzi aurkariak ezagutuko ditu. Sailkatutako taldeen artean, hasierako fase honetan, Realaren aurka soilik ezin izango du jokatu.

Athleticek ontzi bakoitzeko bi talderen aurka neurtuko ditu indarrak, koefizientearen arabera ordenatuta. Ostiral honetan jakingo du noren aurka jokatuko duen eta San Mamesen edo kanpoan izango den, baina egutegia ez da larunbat arratsaldera arte ezagutuko. Hau da ontzien antolaketa:

Honako hauek dira Athleticek herrialdeka izan ditzakeen aurkariak:

Herbehereak: AFC Ajax, AZ Alkmaar eta FC Twente
Turkia: Fenerbahçe SK, Galatasaray eta Besiktas JK
Alemania: Eintracht Frankfurt eta TSG Hoffenheim
Italia: SS Lazio eta AS Roma 
Frantzia: Olympique Lyonnais eta OGC Nice 
Suedia: IF Elfsborg eta Malmö FF
Ingalaterra: Manchester United eta Tottenham Hotspur
Grezia: Olympiacos FC eta PAOK
Portugal: FC Porto eta SC Braga
Belgika: Royal Union St Gilloise eta RSC Anderlecht
Txekiar Errepublika: SK Slavia Praha eta Viktoria Plzen
Norvegia: FK Bodö/Glimt
Ukraina: Dinamo Kyiv
Danimarca: FC Midtjylland
Azerbaijan: Qarabag FK 
Eskozia: Rangers FC
Bulgaria: Ludogorets
Israel: Maccabi Tel Aviv
Letonia: FK RFS
Errumania: FCSB
Hungaria: Ferencvaros TC