Adu Ares, Real Zaragozara utzita

Adu Ares, Real Zaragozara utzita

Hegalekoak maileguan jokatuko du LaLiga Hypermotioneko klubean denboraldia amaitu arte

Athletic Clubek eta Real Zaragozak akordioa lortu dute Adu Ares aurrelariak denboraldi amaierara arte utzita jokatzeko. Lehoi gisa 27 partidatan parte hartu duen hegalekoak 2027ra arteko kontratua du.

Adu Aresek bi gol sartu zituen UE Rubiren aurkako Kopako kanporaketan, eta Ligako partida batean parte hartu du denboraldi honetan, FC Barcelonaren aurka bigarren jardunaldian.