
Lehen taldea |
Dani Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian
Dani Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian
Luis de la Fuentek Athletic Clubeko atzelaria eta hegalekoa deitu ditu Nations Leagueko Serbia eta Suitzaren aurkako partidak jokatzeko
Dani Vivian eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira Espainiako selekzioarekin Suitza eta Serbiaren aurkako Nations Leagueko partidak jokatzeko.
Atzelaria eta hegalekoa Las Rozasen kontzentratuta geratuko dira astelehenean eta bi lehia jokatuko dituzte etxetik kanpo. Lehenengoa irailaren 5ean Serbiaren kontra eta bigarrena irailaren 8an Suitza arerio dutelarik. Bi partidak 20:45ean hasiko dira.