Zuzendaritza-Batzordearen oharra
Ana Diez Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeko kideak dimisioa aurkeztu du gaur arrazoi profesionalengatik. Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dimisioa idatziz jaso du
Ana Díez 2022ko ekainaren amaieran iritsi zen Ibaiganera, Jon Uriarteren proiektuan.
Klubak bere dedikazio eta ekarpen guztiak eskertzen dizkio eta etorkizunerako arrakasta pertsonal eta profesional handiena opa dio.
Era berean, Ana Díezek hitz batzuk utzi nahi izan ditu Zuzendaritza-Batzordeko presidenteari eta Athletic Clubeko langileei zuzenduta: “Orain dela gutxi erantzukizun profesional berriak hartu ditudanez, Zuzendaritza-Batzordean egun dudan karguarekin bateraezina dena, Klubean ditudan egungo arduretatik dimititzen dut. Eskerrak eman nahi dizkiet Athletic Club-i eta bere langile guztiei eta Zuzendaritza-Batzordeko kideei urte hauetan gure lankidetza estuan bizitako esperientziagatik, eta etorkizunean arrakasta profesional eta kirolik handienak opa dizkiet”.