Emakumezkoen taldearen 2024/25 denboraldirako dortsalak

Emakumezkoen taldearen 2024/25 denboraldirako dortsalak

Lehoiek kirol-ikasturte honetan jantziko dituzten zenbakiak zehaztu dituzte

Igandean 2024/25 denboraldia ofizialki hasiko da zuri-gorrientzat eta Athletic Clubeko jokalariek dagoeneko zehaztu dituzte eramango dituzten dortsalak (denboraldian zehar gerta daitezkeen aldaketei lotutakoak).



Berritasunen artean, Sara Ortegak, Jone Amezagak eta Itsaso Mirandak, jada lehen taldeko fitxarekin, 18, 19 eta 24 zenbakiak eramango dituzte, hurrenez hurren. Marta Unzuek bere ohiko dortsala 4 zenbakiarengatik aldatu du eta Itxaso Uriarte izango da 8 zenbakia janztearen arduraduna. Bestetik, Sanadrik 9 zenbakia eta Marianak 10 zenbakia hautatu dituzte. Jokalari berriei dagokienez, Leire Baños 14 zenbakiduna izango da eta Maite Valero 5 zenbakiduna.

Silvia Perezek, Alejandra Estefaniak, Claudia Fernandezek eta Maitane Vilariñok lehen taldeko dinamikan jarraituko dute, baina B taldeko fitxarekin, eta 26, 27, 28 eta 29 dortsalak izango dituzte, hurrenez hurren.