Unai Simon, Lev Yashin garaikurrerako izendatua

Unai Simon, Lev Yashin garaikurrerako izendatua

Athletic Clubeko atezaina France Footballek banatzen duen eta Urrezko Baloiarekin lotura duen atezain onenaren saria irabazteko hautagaietako bat da

Unai Simon, Athletic Clubeko atezaina, Lev Yashin 2024 garaikurra lortzeko hamar izendatuetako bat da. Harrobiko atezainaren denboraldi bikainak, LaLigako gol gutxien jaso duen atezainari Zamora Saria eman izanak eta gure Klubarekin Kopa eta espainiako selekzioarekin Europako Txapelketa irabazi izanak, 2007tik France Footballek banatzen duen sarirako faborito nagusi bihurtzen dute. Hain zuzen ere, urriaren 28an Parisen egingo den gala berean, Urrezko Baloia nork irabazten duen ere erabakiko da.

Athletic Clubeko atezaina Diogo Costa (FC Porto), Gianluigi Donarumma (PSG), Andrei Lunin (Real Madril), Mike Maignan (AC Milan), Gregor Kobel (Borussia Dortmund), Giorgi Mamardashvili (Valentzia CF), Emiliano Martinez (Aston Villa), Yann Sommer (FC Inter Milan) eta Ronwen Williams (Mamelodi Sundowns) jokalariekin lehiatuko da garaikurra eskuratzeko.

Urrezko baloia irabazi duen atezain bakarra da Lev Yashin. Iker Casillasek bost aldiz irabazi du Iker (2008tik 2012ra), hiru bider Gianluigi Buffonek (2007, 2016 eta 2017) eta Manu Neuerrek (2013tik 2015era), birritan Thibaut Courtoisek (2018 eta 2022), eta behin Alisson Beckerrek (2019), Gianluigi Donarummak (2021) eta Emiliano Martinezek (2023).

Ezaguna da gure mitoaren, Jose Angel Iribarren, eta Lev Yashinen, bere benetako idoloaren, arteko konplizitate handia. Unai Simonen izendapena poz handia da, eta merezitako saria bakarka eta baita taldearentzat ere, Lezamak atezainarekin egindako lan bikainagatik.



*Argazkian, Ricardo Zamora, Jose Angel Iribar eta Lev Yashin "La Araña Negra" baloi bat eusten San Mames zaharraren zelai erdian, Villa de Bilbao Trofeoko partida baten atarian.