
Ohorea eta poza Nico Williams eta Unai Simonen izendapenekin
Ohorea eta poza Nico Williams eta Unai Simonen izendapenekin
Iribarrek eta Valverdek "Athleticen egindako lanagatik" izendatuak izatea eta "Lezamako harrobitik atera izana" goraipatu dute
Klubean ditugun erreferentzia nagusietako bik, Jose Angel Iribarrek eta Ernesto Valverde lehen taldeko entrenatzaileak, UEFAk eta France Footballek Nico Williams, Urrezko Baloia irabazteko hautagai gisa, eta Unai Simon, urteko atezain onenaren Lev Yashin Trofeorako hautagai gisa, egindako izendapenen balorazioa egin dute Lezaman.
Txopoaren ustez, "Athleticentzat albiste bikaina da, harro egoteko modukoa, harrobitik irtendako jokalariak izendatuak izatea asko suposatzen du. Poz handia da zentzu guztietan". Bere ikuspuntutik, "Simonentzat etapa handi bat amaitzea litzateke, Klubarekin eta selekzioarekin lortutako guztiarekin. Ea zortea duen, jarrai dezala bide horretan, eta orain lortzen ez badu,saiatu dadila berriro. Nicorena Lezaman oinarria oso ondo lantzen denaren ziurtagiria da, errealitatea".
Bestalde, Valverde bat dator esatean "pozgarria eta zoriontzekoa dela joan den denboraldian Klubarekin eta bakarka egindakoagatik, baita Espainiako selekzioarekin lortutakoa ere. Zerbait esanguratsua da, saria eurentzat eta Athletic osatzen dugunontzat".
Bien ibilbidearen balantzea egin du: "Unaik denboraldi bikaina egin zuen Ligan, Kopa irabaztea lortu genuen, Zamora garaikurra erdietsi zuen, Eurokopa irabazi... Izendapena eskuratzeko egiten duten egoera batzuk elkartu dira, ea lortzen duen".
Bestalde, Nicori buruz "Athleticeko jokalari bati gertatzen zaion lehen aldia da. Batez ere, gure taldeko lanagatik lortu du, baita Espainiako selekzioarekin egindako lanarengatik. Ea garaikurra lortzerik duen".
Hori bai, entrenatzaileak iraganaz ari garela, honako hau gogoratzen du: "Ospatzearekin batera, denboraldi honetan antzeko zerbait egiten saiatu nahi dugu, maila gorenean egon, Ligan puntuak lortu, Europan kirol-ikasturte on bat egin, eta Kopan ahalik eta kanporaketa gehien gainditu. Esfortzu berezia egin beharko da, denboraldi zaila izango baita. Izendapenak ospatzeko modukoak dira, baina aurrean daukagunari aurre egin behar diogu".
Erlazionatutako jokalariak

