Club Athletic: Athletic Club-Sevilla FC neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Sevilla FC neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko zortzigarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra irailaren 9an, astelehenean, hasiko da

Irailaren 29an, igandea, jokatuko den Athletic Club-Sevilla FC neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa irailaren 9ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.

SARRERAK CLUB ATHLETIC

SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!