Athletic Club

Emakumezkoen filialek asteburu honetan hasiko dituzte ligak

Emakumezkoen filialek asteburu honetan hasiko dituzte ligak

Harrobi zuri-gorria 2024/2025 denboraldi honetan ofizialki lehiatzen hasiko da. B taldeak Sanxenxora bidaiatuko du eta C taldeak Logroñora

Liga F asteburu honetan hasiko da Valentzian emakumezkoen lehen taldearentzat, baina bi filialek ere denboraldi honetako lehiaketari ekingo diote. Biek ala biek Lezamatik kanpo joan beharko dute euren txapelketetako lehen jardunaldian. Alde batetik, hirugarren urtez jarraian Jonathan Ledesmak zuzentzen duen B taldeak Sanxenxora bidaiatuko du bihar, larunbata, Atletico Villalongaren aurka jokatzeko (18:00etan), eta, bestetik, C taldea, Javi Ferrerasek eta Naiara Barrigak zuzentuta, Logroñon arituko da UD Logroñesen aurka, 17:00etan.

Talde gogorra lehen filialarentzat

Athletic Cluben lehen filiala Emakumezkoen Segunda Federacion mailako Iparraldeko Multzoan (1) arituko da. Primera Federacion mailatik jeitsi ondoren, talde zuri-gorriko neska gazteak sailkapeneko goiko postuengatik lehiatuko dira. Derbiak eta neurketa politak biziko dira aurten: Atletico de Madrid C, CA Osasuna B, Real Sociedad B, SD Eibar B, Real Racing Club de Santander, U. E. Cornella, Club Esportiu Europa, C.D. Pradejon, Rayo Vallecano de Madrid, Atletico Villalonga, Real Sporting de Gijon, Real Aviles Industrial, Real Oviedo, S.D. Huesca eta Zaragoza CFF dira bere arerioak.

Hiru jaitsiera eta bi igoera egongo dira: bat zuzenean eta bestea, bigarren postua, playoff bidez beste taldekoarekin. Etxeko lehen partida irailaren 15ean izango da, igandean, 16:30ean, Reala Bren aurka, 8. zelaian.

C talde oso gaztea

Bigarren filialak, berriz, sei multzo dituen Emakumezkoen Tercera Federacion mailan parte hartuko du denboraldi honetan. Ferrerasek eta Barrigak zuzendutako taldeak, gehienbat kadete mailako jokalariek osatuta, 2. multzoan lehiatuko da beste 15 talderekin batera. Honako hauek izango dira aurkariak: UD Logroñes, S.D. Oyonesa, Arratia C.D, Añorga K.K.E, Bizkerre C, Real Racing Club de Santander B, Deportivo Alaves "B", Oiartzun K.E. Fundacion Osasuna Femenino "C", Mulier F.C.N., C.D. Oberena, Tolosa C.F., Burgos C.F., Berriozar C.F. eta Bilbao Artizarrak F.K. (lehengo San Inazio).

Bi igoera zuzen egongo dira, postu bat, hirugarrena, playoffetan aritzeko eta maila Autonomikora jaitsiera bakarra. C taldeak ere irailaren 15ean, igandean, jokatuko du 8. zelaian (19:00etan, B taldeak jokatu ondoren) Bilbao Artizarrak taldearen aurka.