Estefaren mediku-txostena

Estefaren mediku-txostena

Bigarren taldeko jokalaria larri lesionatu zen eskuin belaunean joan den ostegunean, denboraldiaurrea lehen taldearekin amaitzen ari zenean

Alejandra Estefania "Estefa"-k ezin izango du denboraldia nahi bezala hasi. Joan den osteguneko saioan, erdilari zuri-gorriak belaunean min hartu zuen. Lehen miaketak egin eta IMQren probekin osatu ondoren, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren haustura baieztatu dute. Ebakuntza kirurgiko bat egingo diote datozen asteetan.

Jokalariak lesio bera izan zuen, baina ezker belaunean 2021eko abuztuan, Iraia Iturregiren aginduetara Lehen Mailan debuta egin eta hilabete gutxira, denboraldiaurrea osatzen ari zenean.