
Leire Bañosek y Maite Valerok lehoi gisa debuta egin dute
Leire Bañosek y Maite Valerok lehoi gisa debuta egin dute
Irungo eta Iruñeko erdilariak dira denboraldi honetan David Aznarren aginduetara estreinatu diren lehen jokalariak
Buñolen Levante UD taldea 0-1 mendean hartzeaz gain, 2024/25 Liga F-ko lehen jardunaldiak bi estreinaldi ekarri zituen. Leire Bañosek eta Maite Valerok lehen aldiz jantzi zuten partida ofizialean kamiseta zuri-gorria eta 119. eta 120. lehoiak bihurtu ziren, hurrenez hurren.
Baños, 27 urtekoa, azken hiru denboraldietan jokatu zuen zelaian estreinatu zen, eta partida osoa jokatu zuen, 14. dortsala bizkarrean zuela. Irundarrak 300 agerraldi baino gehiago egin ditu maila gorenean eta bere esperientzia ekarri du talde bilbotarrera.
Maite Valerok ere, 20 urteko erdilariak, izan zituen bere lehen minutuak lehoi moduan. CA Osasuna taldetik iritsi berri, nafarrak ordu erdi jokatu zuen valentziarren instalazioetan, eta Liga F-n debuta egin zuen horrela.
Erlazionatutako partidak
Levante UD - Athletic Club

