
Sunderlanden Premier League International Cup txapelketan estreinatzeko deialdia
Sunderlanden Premier League International Cup txapelketan estreinatzeko deialdia
Athleticek 18 jokalari eramango ditu, gehienak bigarren taldekoak, asteazken honetan Stadium of Lighten jokatuko den partidarako
Athletic Clubek AFC Sunderlanden aurka jokatuko du asteazken honetan Premier League International Cupeko lehen jardunaldian. Jokin Aranbarri entrenatzaileak gidatutako espedizioa 18 jokalarik osatuko dute, gehienak bigarren taldekoak. Partida 20:00etan (bertako 19:00etan) jokatuko da, Stadium of Light zelaian, non lehen taldeak jokatzen duen, momentuko Championshipeko lidertza duenak.
Deialdia honako hauek osatzen dute: Mikel Santos, Gamen, Irurita, Osipov, Ebro, De Luis, Elías, Iker Monreal, Rego, Eneko Aguilar, Canales, Ibon Sánchez, Sola, Varela, Ibai Sanz, Azkune, Hierro eta Gift.