
Nola laga Athletic Clubeko bazkide txartela partida baterako
Nola laga Athletic Clubeko bazkide txartela partida baterako
Jakin ezazu nola laga Athletic Clubeko bazkide-txartela beste pertsona bati edo Klubari, eta hainbat metodo: app ofizialaren bidez, webguneko Bazkideen Txokoaren bidez edo telefonoz
Gaur egun San Mameseko partidetan txartela lagatzeko dauden 2 bideak azalduko dizkizugu:
- Athletic Club app ofizialaren bidez (txartela beste pertsona bati edo Klubari eman dakioke).
- Bazkideen Txokoaren bidez (txartela beste pertsona bati edo Klubari eman dakioke).
Bazkideek neurketa hasi baino 2 ordu lehenago beste pertsona bati txartela lagatu ahal izango diote eta soilik hartzaileak onartzen ez badu berreskuratzeko aukera izango dute. Lagapena eskainiko zaion pertsonak App-an edota posta elektronikoan onartu ahalko du eskaera eta bi bidetatik zelaira sartzeko QR kodea jasoko du.
Bazkideek Klubari neurketa hasi baino 24 ordu lehenago lagatu ahal izango diote txartela eta soilik eserlekua saldu ez denean berreskuratu ahal izango dute. Klubak eserlekua saldu badu, bazkideak sarreraren prezio garbiaren %50-a ordainketa bakarrean (saldu izan diren lagapen guztiekin batera) denboraldi amaieran jasoko du. Une oro, bazkideak lagapenek pilatutako kitapen kopurua NIRE LAGAPENEN KITAPENA atalean ikusteko aukera izango du.
Bazkideak lagapenen saldo metatua ikusi ahal izango du KLUBARI EGINDAKO LAGAPENAK atalean, webguneko Bazkideen Txokoan.
Bazkide txartela nola lagatzeko infografia
NOLA LAGATU TXARTELA KLUBARI EDO BESTE PERTSONARI:
1. Beste pertsona bati lagatzea (partida hasi baino 2 ordu lehenago)
Partida hasi baino 2 ordu lehenago bakarrik berreskuratu ahal izango duzu lagapena, betiere hartzaileak dagoeneko onartu ez badu
App-aren bidez:
- Sartu app ofizialean zure bazkide-kodearekin eta PINarekin, eta sartu "Nire Txartela" atalean.
- Bertan, partidarako lagapena egin ahal izango duzu "Laga txartela" botoian klik eginez.
- Sartu "Laga partida baterako txartela" atalean, aukeratu nahi duzun partida eta klikatu "Laga pertsona bati txartela".
- Laga nahi diozun pertsonaren izena eta helbide elektronikoa sartu eta lagapena berretsi ondoren, zure gonbidatuak lagapena* onartzeko jarraibideak jasoko ditu aipatutako helbide elektronikoan*
* Gonbidatuak partida hasi aurretik onartu beharko du lagapena. Horrela ez bada, bazkide-txartela partidara sartzeko desgaituta geratuko da.
Deskargatu app ofiziala!
Webguneko Bazkideen Txokoaren bidez:
Bazkideen Txokoan sartuta, "Lagapena/Estadiora sartzea" atalean, zure bazkide kodea eta PIN kodea erabilita eta "Nire txartela beste pertsona bati eman" botoian klik eginda. Ondoren, lagapenean deskribatutako pauso berberak eman beharko dituzu app-aren bidez.
2. Klubari lagatzea (partida hasi baino 24 ordu lehenago)
Partida hasi baino 2 ordu lehenago bakarrik berreskuratu ahal izango duzu lagapena, baldin eta saldu ez bada
Erositako eserlekua duten bazkideek jendeari saltzeko prezio garbiaren (BEZa deskontatuta) %50 eskuratuko dute, eserlekua salduz gero.
APP-aren bidez:
App-an zure bazkide-kodearekin eta PIN-arekin sar zaitez eta 'Nire Karneta' botoian klik egin. Bertan, 'Txartelaren kudeaketa' atalean sartuz partidarako lagapena egin ahal izango duzu. Ostera, 'Karneta laga' botoian sartu, 'Klubari karneta laga' botoian klik egin eta lagapena onartu beharko duzu. Neurketa hasi baino 2 ordu lehenago arte berreskuratu ahal izango duzu lagapena, baldin eta ez baduzu saldu. Salduz gero, prezio garbiaren %50 jasoko duzu (BEZa kenduta).
Webguneko Bazkideen Txokoaren bidez:
- Sartu Bazkideen Txokoan, "Futbol zelairako sarbideaLagapena/Sarbidea atalean", zure bazkide kodea eta PINa erabiliz.
- Klikatu "Laga zure bazkide txartela Klubari" botoian, eta, ondoren, lagapenean deskribatutako pauso berberak eman beharko dituzu app-aren bidez.