Vuelingek Athleticekin duen aliantza berritu du eta bere marka Europa osoan zehar eramango du

Vuelingek Athleticekin duen aliantza berritu du eta bere marka Europa osoan zehar eramango du

2027ra arte luzatu dute babesletza-akordioa, zeinak lehoien hegazkin pertsonalizatu bat aurreikusten duen, bai eta airelinearen logoa partidetarako praketan eta entrenamenduetako arropan

Vuelingek eta Athletic Clubek babesletza-akordioa berritu dute datozen bi denboraldietarako, hirugarren batez luzatzeko aukerarekin, 2027ko ekainaren 30era arte. Akordio horrek indartu egiten du airelineak 2018tik talde zuri-gorriarekin egiten duen apustua, bai eta Bilboko hiriaren alde egindako apustua ere. Izan ere, Vueling Loiuko aireportuko liderra da, bi bidaiaritik bat garraiatuta.

Klubaren historian lehen aldiz, eta Vuelingi esker, hegazkin pertsonalizatua izango du Athleticek, lehoien kolore eta zeinu bereizgarriekin diseinatua. Linea erregularreko hegazkina izango da eta datozen hilabeteetan aurkeztuko da jendaurrean haren diseinua. Vuelingek Europa osoan zehar egingo dituen ibilbideetan erabiliko du hegazkin hau, Athletic Club marka maila globalean proiektatzen lagunduz. 

Vueling premium babesle izatera pasako da eta Klubeko airelinea ofizial gisa mantentzeaz gain, bere logoa partidetarako ekipazioaren praketan Laliga-n, Kopan eta Supercopa-n. eta entrenamendurako arropan agertuko da.

Halaber, Vuelingek irudi eta publizitate-eskubideak izango ditu. Besteak beste, prentsa aretoko mikrofonoetan edo zelai erdiko olanean agertuko da partida egunetan, bai eta ligako partiden ondorengo elkarrizketak egiteko eremu mistoko euskarrietan ere.

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearentzat, "harro egoteko modukoa da Vuelingekin batera bidea egitea Klubaren hazkundean aurrera egiten jarraitzeko, are gehiago denboraldi berezi honetan, non elkarrekin eskutik Athleticen izena Europa osoan zehar eramango dugun. Gainera, Vueling etengabe hazten ari den konpainia da eta zonaldearen aldeko apustu handia egiten du".

Carolina Martinoli Vuelingeko presidente eta CEOaren arabera, "oso harro gaude 2018an hasitako aliantza berritzeagatik. Athletic Clubekin bat egitea Bilborekin eta Euskal Herriarekin dugun konpromisoaren parte da, lurraldea Espainiarekin eta Europarekin konektatuz eta ekonomiaren eta gizartearen motor dinamizatzaile gisa jardunez. Gainera, akordio berri honekin Klubaren ikusgarritasuna indartzen lagunduko dugu, horrela futbolaren munduan erreferente izaten jarrai dezan".