Club Athletic: Athletic Club-RCD Espanyol neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-RCD Espanyol neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hamargarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra irailaren 30ean, astelehenean, hasiko da

Urriaren 19an, larunbata, jokatuko den Athletic Club-RCD Espanyol neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa irailaren 30ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.

SARRERAK CLUB ATHLETIC

CLUB ATHLETIC PREMIUM

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!