
Kluba |
Udako txapeldunak omenduak izango dira San Mamesen
Udako txapeldunak omenduak izango dira San Mamesen
Igande honetan Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen jokatuko den neurketan, Athleticek gure jokalariei aintzatespen xumea egingo die
San Mamesen igande honetan jokatuko den Athletic Club - Sevilla FC neurketaren atarian, aurtengo udan kirol lorpen handiak erdietsi dituzten Athletic Clubeko jokalariek omenaldia jasoko dute.
Gizonezkoen lehen taldeko jokalariak diren Unai Simon, Nico Williams eta Dani Vivian Europako Txapelketa irabazteagatik; 19 urtez azpiko Europako Txapelketako txapeldunak izan diren Oihane San Martin, Daniela Agote, Marina Artero eta Eunate Astralaga; eta Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu duen Bibiane Schulze izango dira omenduak.