‘Kirola On’ jaio da Bizkaiko eskola-kirolean babesa indartzeko

‘Kirola On’ jaio da Bizkaiko eskola-kirolean babesa indartzeko

Athletic Club, oinarri-kirolean indarkeria prebenitzeko erreferentea, aurkezpenean egon da

Urriaren 3an aurkeztu zen ofizialki Kirola On, Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako tresna, lurraldeko eskola-kirolean gerta daitezkeen indarkeria-egoerei erantzun arin, integral eta koordinatua emateko.

Ekimena kirol ingurunean inplikatutako pertsona eta eragile guztientzako komunikazio kanal ireki bezala sortu zen, eta Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak, Leixuri Arrizabalaga Kultura, Kirol eta Euskara diputatuak eta kirol testuinguruetan haurren babesean ibilbide luzea duten profesionalek parte hartu zuten ekitaldian.

Athletic Club gonbidatu zuten prebentzioarekin eta oinarri-kirolean ingurune seguruak sortzearekin konprometitutako erakundea baita. Aurkezpen honen esparruan, erakunde zuri-gorriak azken urteotan haurren babesaren arloan egindako lana nabarmendu zen, bai eta haurren errespetuan, prestakuntzan eta ongizatean oinarritutako kirol-ereduari egindako ekarpen aktiboa ere.