
"Partida handia izan da eta pozik gaude"
"Partida handia izan da eta pozik gaude"
Valverdek Europa Leagueko aurtengo edizioan Athleticen lehen garaipena "talde handi baten" aurka ospatu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik erantzun ditu komunikabideen galderak lehoiek Europa Leagueko Liga Faseko bigarren jardunaldian AZ Alkmaarri 2-0 irabazi ostean: "Partida bikaina izan da nire ikuspuntutik. Gainera, zelaian nabaritzen zen zeukan garrantzia eta Bilbon, urteak igaro ondoren, Europako neurketa bat bizitzeko zegoen gogoa. Taldeak ondo erantzun du, guk daukagun erritmo hori sartu dugu. Batzuetan apur bat presaka ibili gara, baina gure bultzadarekin haien defentsa ireki eta irabaztea lortu dugu. Asko kostatu zaigu, aurkaria asko baloratzen dugu eta garaipena oso garrantzitsua da. Pozik gaude haiek talde handia direlako eta ondo eutsi ahal izan diegulako".
Gainera, minutuek aurrera egin ahala jokalariek lasaitzeko eta eraginkorragoak izateko gaitasuna azpimarratu du Valverdek: "Niretzat lehen zatiko lehen 20 minutuak bikainak izan dira, denbora askoan ikusi dugun onenetarikoak. Taldea partidara oso ondo atera dela iruditu zait, erritmo handiarekin eta arerioari arnasa hartzen utzi gabe. Gero, erasotzeko asmoak traizionatu gaitu, eta une batzuetan presaka ibili gara. Ondo kokatuta egon baino lehen iritsi nahi genuen. Atsedenaldian apur bat baretu behar ginelaren inguruan hitz egin dugu, baloi-irteeran galera batzuk izan ditugulako. Jokoa mantsotzea nahi genuen, goiko aldera elkarrekin iristeko. Benetan zaila zen haiek gainditzea".
Azkenik, teknikari zuri-gorria pozarren agertu da giroarekin eta taldearen martxarekin: "Egia da orain bi partida gehiago daudela, baina lehiaketa laburra izaten jarraitzen du. Asko esan nahi du dagoeneko lau puntu izateak. Pozik gaude lortu dugun moduarekin. Indartzen gaitu, eta batez ere pozik gaude, gaur gauean San Mamesen bizi izan den giroarekin. Izan ere, zaleak eta talde bat izan dira".