Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian

Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian

Luis de la Fuentek Athletic Clubeko atzelaria eta hegalekioa deitu ditu UEFA Nations Leagueko Danimarka eta Serbiaren aurkako partidak jokatzeko

Dani Vivian eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira Espainiako selekzioarekin UEFA Nations Leagueko Danimarka eta Serbiaren aurkako partidak jokatzeko.

Atzelariak eta hegalekoak urriaren 12an jokatuko dute lehen lehia, Murtzian, Eskandinaviako taldearen aurka, eta bigarrena hilaren 15ean izango da, Balkanetako taldearen kontra.