Alex Padillaren mediku-txostena
Atezainak Sub-23 selekzio mexikarraren kontzentrazioa utzi du eskuin belaunean min hartu ostean
Alex Padilla jokalariak min hartu zuen bere eskuin belaunean atzo Mexikoko selekzioarekin egindako entrenamenduan, eta lan saioa utzi behar izan zuen. Gaur erresonantzia bat egin diote, baina hasieran ez zaio lesio garrantzitsurik antzeman.
Aurreikuspenen arabera, jokalaria Bilbora itzuliko da hurrengo orduetan eta Athletic Clubeko zerbitzu medikuek berriz ebaluatuko dute.

