
San Mamesera sartzeko txartel digitalean hobekuntzak
San Mamesera sartzeko txartel digitalean hobekuntzak
NFC (‘contactless’) teknologia erabiltzeak partida egunetan San Mameserak sarrerak arinduko ditu, estadiora sartzeko app ofiziala erabiltzen duten kolektiboentzako beste aukera bat izango baita
San Mamesera sartzeko app ofiziala erabiltzen duten Bazkideek eta Gazte Abonoek beste aukera bat izango dute Athletic Club - RCD Espanyol (larunbata, hilak 19, 14:00etan) partidatik Aurrera (oraindik ez baduzu, ezagutu hemen bere abantaila guztiak eta deskargatu).
GARRANTZITSUA: Eguneratu aplikazioa zure gailuan aplikazioen eguneratze automatikoak aktibatuta ez badituzu.
Partidara sartzeko ohiko QR kodeaz gain (modu berean funtzionatzen jarraituko du, estadioaren tornuan eskaneatuz), aipatutako kolektiboek ‘Wallet gehitu’ izeneko botoi bat aurkituko dute txartel digitalean erregistratu ondoren. Horri esker, karneta gailu mugikorraren Wallet aplikaziora (zorro digitalera) gehitu ahal izango da, telefono bakarrean, eta mugikor horren Wallet-ean gordeta geratuko da, partidaren unean Interneterako konexioa izateko beharrik gabe.
Alternatiba hau erabiltzen duten bazkideek tornuaren goiko aldeko ikono zirkular beltzera hurbildu beharko dute soilik, NFC (‘contactless’) teknologia erabiltzeko. Hori dela eta, sarbide-prozesua arinagoa izango da eta, hortaz, San Mamesera sartzeko ateetako itxaronaldiak murriztuko dira partidaren aurreko minutuetan.
Laburbilduz, hemendik aurrera bazkide bat San Mamesera sartu ahal izango da partida egunean, honela:
- Txartel digitala (app ofiziala) – QR kodea – tornuaren aurrealdean QR kodea eskaneatuz (orain arte bezala).
- Gailu mugikorraren wallet-a – app ofizialetik NFC deskargatu ondoren –, karneta tornuaren goiko aldeko hari gabeko irakurketa-ikono zirkularrera hurbilduz.
- Txartel fisikoa – tornuaren aurrealdeko ikonoan barra-kodea eskaneatuz (orain arte bezala).