
UEFAren zigorra Erroman izandako istiluengatik
UEFAren zigorra Erroman izandako istiluengatik
UEFAk 30.000 euroko isuna eta etxetik kanpoko hurrengo partidarako sarrerak saltzeko debekua jakinarazi dio Athletic Clubi
UEFAk 30.000 euroko isuna eta etxetik kanpoko hurrengo partidarako sarrerak saltzeko debekua jakinarazi dio Athletic Clubi. Hala ere, UEFAk bertan behera utzi du sarreren salmentaren debekua bi urteko probaldiarekin. Beraz, kanpoko neurketetarako sarrerak saldu ahal izango dira.
Zigorra Erromako Estadio Olinpikoan izandako istiluen ondorioa da. Bertan bengalak piztu ziren eta objektuak eta bengalak jaurti ziren Athletic Clubeko zaleen harmailetatik.
Klubak, dagokion informazio guztia jasotakoan, istilu horietan identifikatutako pertsonen aurka hartuko diren neurriak jakinaraziko ditu, eta, era berean, dagozkion legezko ekintzak gauzatuko ditu zehapenaren zenbatekoa erantzuleei jasanarazteko.