Athleticeko emakume beteranoek Deustun jokatuko dute igande honetan

Athleticeko emakume beteranoek Deustun jokatuko dute igande honetan

Auzoaren mendeurrena dela eta, bertako futbolarien selekzio baten aurka jokatuko dute Etxezurin 11:30etatik aurrera

Igande honetan, urriaren 27an, Deustun jai giroa biziko da bere mendeurrena ospatzeko. "Gora Deustu!" auzo elkarteak lagunarteko partida bat antolatu du Athleticeko beteranoen eta bertako jokalarien artean. Horrela, "Deustuko Emakumezkoen Selekzioa" eta "Athleticeko beteranoak" izango dira nor baino nor gehiago, Deustuk oraindik bere udal propioa zuenean jokatu zen kluben arteko neurketa historikoa gogora ekarriz. Lagunartekoa Etxezuriko zelaian izango da goizeko 11:30etik aurrera eta sarrera doakoa izango da.

Athletic Cluben deialdia ondorengo futbolariek osatzen dute:

Maider Real, Irune Murua, Iragarne Piñero, Ainoa Antruejo, Irantzu Castrillo, Joana Flaviano, Nerea Uriagereka, Beatriz Ramos, Karmele Lopez, Ane Zarate, Andere Leguina eta Tzibi Juaristi.