
PFC Ludogorets-Athletic Club: 120 sarrera publiko orokorrarentzat
PFC Ludogorets-Athletic Club: 120 sarrera publiko orokorrarentzat
Asteazken honetan, urriaren 30ean, San Mameseko leihatiletan, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara salduko dira
Bazkideek eta Club Athletic kideek PFC Ludogorets eta Athletic Cluben arteko Europa Leagueko Liga Faseko laugarren jardunaldia zuzenean ikusteko eskatu zituzten sarrerak erosteko epea amaitu ondoren, guztira 120 sarrera egongo dira eskuragarri eta publiko orokorrarentzat salgai.
Sarrerak asteazken honetan, urriaren 30ean, erosi ahal izango dira San Mameseko leihatiletan, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Sarreren prezioa: 8 €-koa.
Sarrerak erosteko osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera, eta txarteldegietan aurkeztu.