Club Athletic Premium: Athletic Club - Real Sociedad partidarako sarrerak

Club Athletic Premium: Athletic Club - Real Sociedad partidarako sarrerak

Premium kideentzako 24 orduko salmenta esklusiboa San Mamesen jokatuko den derbirako

Athletic Club-Real Sociedad partidarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athletic Premiumeko jarraitzaileek Athletic Clubeko Sarreren Webgunearen bitartez erosi ditzakete, lehentasunez.
 

Salmenta esklusiboa ostegunean hasi eta azaroaren 1eko 10:30ak arte egongo da indarrean. Orduan, Club Athletic-eko gainerako kideek ere sarrerak erosten hasteko aukera izango dute, azaroaren 4ko astelehenera arte (10:30ak arte).