
Deialdia: PFC Ludogorets- Athletic Club (Europa League, 4. Jardunaldia)
Deialdia: PFC Ludogorets- Athletic Club (Europa League, 4. Jardunaldia)
Ernesto Valverdek 24 futbolari deitu ditu azaroaren 7an, ostegunean, 18:45ean Ludogorets Arena zelaian jokatuko den partidarako
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak 24 jokalari deitu ditu PFC Ludogorets taldearen aurka jokatzeko 2024/25 UEFA Europa Leagueko laugarren jardunaldiko partidarako, azaroaren 7an, ostegunean, 18:45ean, Ludogorets Arena zelaian. 500 athleticzale inguru espero dira ostegunean Bulgarian.
Taldea Loiuko aireportutik aterako da gaur, asteazkena, 9:00etan, eta Razgradeko Cartoon hotelera 15:45ean iritsiko da gutxi gorabehera.
Athletic Cluben deialdia:
Agirrezabala, Padilla, Gastesi, Gorosabel, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, Oihan Sancet, Williams, Williams Jr, A. Djaló, Nuñez, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Marton, Unai G., Ander Herrera, Nico Serrano, Prados eta Adama.