
“Europan irabazteko premia duen talde baten aurka jokatuko dugu etxetik kanpo”
“Europan irabazteko premia duen talde baten aurka jokatuko dugu etxetik kanpo”
Julen Agirrezabalak eta Ernesto Valverdek Ludogorets Arenara joandako komunikabideak artatu dituzte
"Etxetik kanpo Europan jokatzera ohituta dagoen talde baten aurka lehiatuko gara, irabaztea premiazkoa da eta ez da erraza izango", ohartarazi du Valverdek Europa Ligako Faseko laugarren partidaren atarian. "Egia da puntu bakarra daramatela, baina Anderlecht eta Slavia Praharen aurka galdu arren, partida guztiak gogotik borrokatu dituzte", gaineratu du entrenatzaile zuri-gorriak.
Honela aztertu du Valverdek ostegun honetako lehoien aurkaria: "Partidaren pisua eramatea gustatzen zaie. Jokalari oso mugikor eta azkarrak dituzte goian, kontraerasoan harrapa zaitzakete. Gainera, estrategia jokaldiak ondo kontrolatzen dute oso boteretsuak diren bi zentralekin".
Bihar Razgraden espero diren 500 athleticzaleei buruz, entrenatzaileak adierazi du "maila ematea espero dugu, honaino iristeko egin duten esfortzuari eskerrak emateko".
Realaren aurkako derbirako egun aldaketa posible baten inguruan galdetuta, Valverdek erantzun du "oraindik ez dugula komunikazio ofizialik jaso. Nolanahi ere, argi dago ez dugula kaltetuak izan nahi".
"Partida oso serioa egin beharko dugu"
Julen Agirrezabalak, berriz, aurkari "oso indartsu" gisa deskribatu du Ludogorets. "Ez dute partidarik galdu euren ligan, gol asko sartu dituzte eta bakarra jaso dute. Partida oso serioa egin beharko dugu, kontzentrazio maila altuarekin".
Gainera, atezainak gaineratu du hiru puntu batzea besterik ez dutela buruan: "Gure helburua ahalik eta gorenen egotea da. Lehen zortzien artean sartzen bagara, hobe, baina lehenengo gauza sailkatzea da".