Athletic Clubeko talde beteranoak CD Ortuella mendean hartu zuen

Athletic Clubeko talde beteranoak CD Ortuella mendean hartu zuen

Talde zuri-gorriak 0-10 irabazi zuen Meatzaldeko klubaren 75. urteurreneko ekitaldietan

Athletic Clubek 0-10 irabazi zion CD Ortuellari Meatzaldeko taldearen 75. urteurrenaren ospakizunen harira jokatutako partidan. Iker Madariagak, Mikel Aguirregomezkortak eta Aitor Ramosek bina gol sartu zituzten, eta Ander Lafuentek, Amezagak, Josu Urionak eta Xabi Ceballosek egin zituzten gainerakoak.

Igandeko jardunaldi politean nabarmendu beharreko beste datu bat David de Paulak eta Galder Cerrajeriak beteranoen taldearekin egindako debuta izan zen. Otxartaga Berri zelaira hurbildu ziren ikusleek talde zuri-gorriko izen handiez betetako futbolaz gozatu ahal izan zuten.