
AC Fundazioak webgunea berregituratu eta estreinatu du
AC Fundazioak webgunea berregituratu eta estreinatu du
Komunitatea, Inklusioa eta Kultura dira Fundazioak bere 26 gizarte-proiektuak garatzen dituen hiru jardun-arloak
“Athletic Club Fundazioa: Komunitatea, Inklusioa eta Kultura. Gizarte ongizateari laguntzen diogu kulturaren eta futbolaren bitartez, Athletic espirituarekin”. Hauxe da Athletic Club Fundazioaren aurkezpen-gutuna Fundazioaren berregituraketa aprobetxatuz estreinatuko den web orrian, gizartean presentzia eta eragin eraldatzailea areagotzeko.
Fundazioa.athletic-club.eus WEBGUNEA IKUSI
Fundazioaren web orriak Klubeko kanal digitalen ekosistemaren birmoldaketa osatzen du (Web ofiziala, Bazkideen txokoa, App ofiziala, San Mames webguneak, Thinking Football eta Letrak eta Futbola jaialdien web orriak), azken denboraldietan Athleticzaleen erabilera-esperientzia optimizatzeko asmoz eta edukiak gailu mugikorretan bistaratzeari lehentasuna emateko.
Hori dela eta, webgune berria Athleticen lan sozialaren isla leiala da. 2002an sortu zenetik, Fundazioa etengabeko lotura izan da Klubaren eta gizartearen artean. Lotura hori urtez urte hazten joan da, eta gaur egun 26 gizarte-proiektutan gauzatzen da, 3 lan-arlotan – Komunitatea, Inklusioa eta Kultura –, Athleticen balioetan eta futbola eraldaketarako tresna gisa erabiltzean oinarritutako ardatz egituratzaile batek zeharka batuta.
Fundazioaren proiektuak, zehatz-mehatz
Fundazioaren web orri berriak aipatutako 3 jarduera-arloetan antolatzen ditu proiektuak, eta horietako bakoitzaren xehetasunak fitxa batean kontsultatzeko aukera ematen du, zertan dautzan, eta nola, noiz eta non egiten diren jakiteko, Athletic Cluben balioak modu frogagarrian islatuz.
Komunitatea
- Gizarteari oro har zuzendutako proiektuak, eta, beraz, guztion ona sustatzen duten ekimenak garatzen dituztenak.
- Gaur egun 9 proiektu dira, 3 jarduera-eremutan banatuta: Osasuna, Kirola eta Ingurumena.
- Adibidez, “Osasun Mentaleko Sarea” proiektua, Osakidetzarekin lankidetzan, astean behin, astelehenetik ostiralera, osasun mentaleko arazoak dituzten 700 pertsona ingururi zuzendutako entrenamendu-saioen bidez zehazten da.
Inklusioa
- Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako proiektuak.
- Gaur egun 13 proiektu dira, 2 jarduera-eremutan banatuta: gizarte-justiziaren gabeziekin – genero-desberdintasuna, pobrezia, xenofobia eta marjinazioa – lotutako arrazoiengatik baztertzeko arriskuan dauden kolektiboak. Eta, bestetik, urritasun desberdinak dituzten eta, horregatik, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak
- Asteko egun bakoitzean, denboraldi osoan zehar, hainbat lekutan, hainbat elkarterekin lankidetzan, Athletic Club Fundazioko teknikariek entrenamendu-saioak ematen dituzte, eta, horietan, kirolak, pertsonak fisikoki eta mentalki hobeto senti daitezen laguntzeaz gain, adiskidetasun- eta enpatia-giroa bultzatzen du, haien gogoa pizteko.
Kultura
- Futbolaren beste kontzeptu baten alde egiten duten proiektuak, kultura gizartea eraldatzeko osagarri gisa eta futbola gazteen hezkuntza-prozesuan aliatu gisa erabiliz.
- Gaur egun 4 proiektu dira, 2 jarduera-eremutan banatuta: Kultura (Thinking Football eta Letrak eta Futbola jaialdiekin eta Kultura sustatzeko proiektuarekin) eta Euskara (Bertsoderbia, Athletic Clubeko eta Realeko bertsolarien arteko topaketa).
- Jarduera-eremu horrek Athleticen #UniqueInTheWorld ezaugarria du, eta gainerako klubetan oso ohikoak ez diren ekintzak egiten ditu, baita bakarrak ere, hala nola Thinking Football Film Festival, munduan ez baitago futbolean espezializatutako zinema-jaialdi bat antolatzen duen beste klubik.
Fundazioa.athletic-club.eus WEBGUNEA IKUSI