
Kluba | Lehen taldea |
Natxo Meltzer jokalari ohia hil da
Natxo Meltzer jokalari ohia hil da
Atzelariak 21 partida jokatu zituen Athletic Clubekin 1963 eta 1966 artean, eta 83 urte zituela hil da
Natxo Meltzer Athletic Clubeko jokalari ohia hil da azaroaren 15ean, 83 urte zituela. Areetako (Getxo) atzelariak 21 partida ofizialetan jantzi zuen elastiko zuri-gorria 1963 eta 1966 urteen artean, besteak beste, Iribar, Koldo Aguirre edo Fidel Uriarte jokalariekin batera.
Ondoren, Meltzerrek Bigarren Mailako Real Valladoliden jarraitu zuen bere futbol ibilbidearekin.
Athletic Clubek bere doluminak helarazi nahi dizkie jokalari ohiaren familiari eta lagunei.