2024ko Gazte Peña sariak banatu dira

2024ko Gazte Peña sariak banatu dira

Adrian Perez eta Beñat Larrea izan dira iazko denboraldiko Athletic Ohorezko Mailako jokalaririk nabarmenenak

Athletic Gazte Peñak, Euskal Herriko zaharrenak, Adrian Perez eta Beñat Larrea (biak CD Basconian, baina lehenak Bilbao Athleticekin debuta egin berri du eta bigarrena lehoikumeen deialdietan sartu zen iragan urtean) saritu ditu joan den denboraldian Gazte Mailako Ohorezko Mailako jokalari nabarmenenak izateagatik. 

Adrian Perezek, aurrelari zuri-gorriak, 'Erregulartasuna' saria jaso du, eta Beñat Larreak, atzelariak, 'Euskal Grina' saria. Lezamako Kirol Zuzendaritzako Sergio Navarro, Xabi Alvarez batzarkidea eta Joseba Nuñez peñako presidentea izan dira omenaldian, joan den urteko talde horretako futbolari eta Jon Solaunek zuzentzen zuen talde tekniko guztiaekin batera. 

1975/76 denboralditik ematen den saria da eta, besteak beste, jokalari hauek jaso dute: Santi Urkiagak, Iñigo Liceranzuk, Josu Urrutiak, Patxi Ferreirak, Genar Andrinuak, Andoni Aiarzak, Julen Guerrerok, Markel Susaetak, Iñigo Ruiz de Galarretak, Iñaki Williamsek, Beñat Etxebarriak, Unai Nuñezek, Oihan Sancetek, Unai Vencedorrek edo Unai Gomezek. Adrian Perezek eta Beñat Larreak iaz saritu zituzten Peio Canales eta Alboniga Menor ordezkatu dituzte.

ATHLETIC GAZTE PEÑAREN SARITUAK

DENB.    ERREGULARTASUNA    EUSKAL GRINA
75-76    Miguel Sola    Santi Urkiaga
76-77    Javier Bilbao    Iñigo Liceranzu
77-78    Echevarría    Teo Rastrojo
78-79    Ritxi Arrien    Carlos Cordero
79-80    Endika Guarrotxena    Rubén Bilbao
80-81    Patxi Salinas    Alberto Vaquero
81-82    Félix Sarriugarte    Genar Andrinua
82-83    Luis Fernando Fdez    José Luis Sarabia
83-84    Andoni Aiarza    Patxi Ferreira
84-85    Josu Urrutia    Iñigo Lizarralde
85-86    Ander Garitano    Ritxi Mendiguren
86-87    Ion Uribarrena    Goio Soria
87-88    José M. Galdames    Justo Ruiz
88-89    José M. Galdames    Crescencio Cuellar
89-90    Roberto Ibarra    Gontzal Suances
90-91    Juanjo Valencia    Javi Ruiz Otxoa
91-92    Julen Guerrero    Patxo Larrinoa
92-93    Patxi Larrinoa    Igor Arenaza
93-94    Felipe Guréndez    Raúl Gañán
94-95    David Gallo    Álvaro Pérez
95-96    David Karanka    F.J. Katxorro
96-97    Iker Urraka    David Cuellar
97-98    David Asensio    Egoitz Jaio
98-99    Borja Basagoiti    Gorka Sánchez
99-00    Jonan García    Alex Goikoetxea
00-01    Ander Murillo    Gorka Azkorra
01-02    Ibon Gutiérrez    Igor Angulo
02-03    Joseba Garmendia    Fernando Llorente
03-04    Anton Olondo    Eneko Gorroño
04-05    Markel Susaeta    Beñat Etxebarria
05-06    Eritz Goiria    Joseba Ariño
06-07    Julen Goñi    Unai Albisua
07-08    Gorka Eraña    Unai Albisua
08-09    Ivan Miñes    Jon Aurtenetxe
09-10    Iñigo Eguaras    Enric Saborit
10-11    Iñigo Ruiz de Galarreta    Ager Aketxe
11-12    Oskar Gil    Markel Etxebarria
12-13    Unai López    Iñaki Williams
13-14    Iñigo Córdoba    Asier Villalibre
14-15    Gorka Garai    Unai Núñez
15-16    Iñigo Vicente    Peru Nolaskoain
16-17    Oier Zarraga    Mikel Kortazar
17-18    Oihan Sancet    Unai Vencedor
18-19    Alejandro Ibarrondo    Jon Guruzeta
19-20    Nico Serrano    Unai Vélez
20-21    Luis Bilbao    Unai Gómez
21-22    Miguel Barandalla    Ibon Sánchez
22-23    Gaizka Alboniga-Menor    Peio Canales
23-24    Adrián Pérez   Beñat Larrea