
Club Athleticeko kideek Vallecasen jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakete
Club Athleticeko kideek Vallecasen jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakete
Club Athletic eta Club Athletic Premiumeko hamar kidek abenduaren 1ean Rayo Vallecanok eta Athletic Clubek jokatuko duten LaLigako partida zuzenean ikusi ahal izango dute
Abenduaren 1ean, igandea, Vallecasen jokatuko den Rayo Vallecano - Athletic Club partida ikusi nahi duten Club Athletic Premium eta Club Athleticeko kideek "Nire Kontua" area pertsonalean izena eman ahal izango dute ostiral honetako 12:00ak arte. 10 sarrera bideratuko dira kolektibo horientzat.
Banaka zein bikoteka egin ahal izango da eskaria, baina biak izan beharko dira Club Athleticeko kideak. Kontsultatu hemen Club Athletic zozketaren oinarriak.
Horrelako zozketetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic-eko kide eta gozatu abantaila guztiez!
* Sarreren irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan erosteko aukera berresteko eta ordainketa egiteko estekarekin. Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, erabiltzaile horiek Klubak edozein lehiaketarako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.
Erlazionatutako partidak
Rayo Vallecano - Athletic Club


