Zuzendaritza Batzordearen oharra
Egoitz Begoña bokalak dimisioa aurkeztu du gaur arrazoi profesionalengatik. Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak onartu egin du
Egoitz Begoña Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeko kideak bere dimisioa aurkeztu du gaur arrazoi profesionalengatik. Begoña 2022ko ekainean iritsi zen Ibaiganera Jon Uriarteren proiektuan, eta denbora horretan Batzorde Sozialean eta Fundazioaren Patronatuan parte hartu du. Klubak bere dedikazio eta ekarpen guztiak eskertzen dizkio eta etorkizunerako arrakasta pertsonal eta profesional handiena opa dio.
Egoitz Begoñak hitz batzuk utzi nahi izan dizkie presidenteari eta Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideei: "Erabaki hau hausnartua izan da eta etapa honetan pauso bat ematera naramaten arrazoi pertsonalei erantzuten die, ezinezkoa egiten baitzait bulegoan dudan jarduera profesional gero eta handiagoa eta Batzordeak eskatzen duen eskakizun-maila handia bateratzea. Nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet presidenterari eta Batzordeko kide guztiei, erakutsitako dedikazioagatik eta egindako ahaleginagatik. Ohorea izan da Klubarekin, Fundazioarekin eta hura osatzen duen Patronatuarekin batera lan egitea
Athletic Cluben proiektuan eta hartzen ari den norabidean konfiantza osoa dut. Ziur nago Klubak hazten eta helburu berriak lortzen jarraituko duela, bai kirol arloan, bai gizartearekiko konpromisoan.
Athletic Clubi, bere plantillari, zaleei eta bere Zuzendaritza Batzordeari etorkizuneko arrakastarik handienak opa dizkiet. Beti eramango dut nirekin erakunde handi honetan parte hartu izanaren harrotasuna, iazko Koparekin une magiko bat bizi izan dudalarik".