"Oso ondo jokatu dugu eta pozik gaude"

"Oso ondo jokatu dugu eta pozik gaude"

Valverde pozik agertu da bere taldearen jardunagatik eta "jokalari asko bikain aritu direla" azpimarratu du

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea alai agertu da lehoiek San Mamesen IF Elfsborgen aurka 3-0 irabazi ostean: "Partida ona izan da guretzat. Jakina, puntuek zuten balioa bagenekien, eta ez dugu zertan talderik gutxietsi. Aurkari guztiak errespetatu behar dira. Haiek erasorik egin ahal izan gabe joan gara neurketaren bila, eta gure presioa oso ona izan da. Gola egitean, norgehiagoka gehiago zabaldu da, zuk konfiantzan irabazten duzulako eta arerioak galdu egiten duelako. Hirugarrenarekin nagusi sentitzen ginen, ez dugu errenta handitu, baina oso ondo jokatu dugu. Pozik gaude jokalari asko nabarmendu direlako".

Gainera, teknikari zuri-gorriak bolada onean daudela aitortu du: "Inoiz ez dakizu nola joan daitezkeen partidak eta lehiaketak. Batzuetan estropezu egin dezakezu. Ondo kokatuta gaude, martxa ona daramagu eta gure asmoa horrela jarraitzea da puntu gehiago lortzeko. Argi dago goian bagaude ondo egiten ari garelako dela".