"Partida oso serioa osatu dugu"
Valverdek bere taldearen lan ona aitortu du eta "hiru puntu hauek guretzat asko suposatzen dutela" adierazi du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da lehoiek Villarreal CF-ren aurka 2-0 irabazi ostean, laugarrena jarraian ligan eta bosgarrena Europa Leaguea barne: "Aste garrantzitsua eta zaila zen guretzat. Hiru partida genituen eta hirurak aurrera atera ditugu. Oso ondo hasi dugu neurketa, eta egia da haiek gauzak zail jarri dizkigutela. Gure presioa gainditzen zuten bakoitzean talde oso sakona zirela erakutsi dute. Etengabe adi egon behar genuen. Lehen zatiearen amaieran sufritu egin dugu, oso onak direlako. Gero bigarrenean ere ondo hasi dira, baina gu finkatuago egon gara eta norgehiagoka gehiago kontrolatu dugu. Pixkanaka-pixkanaka nagusitu gara, eta hor etorri da bigarren gola, eta azken emaitza. Hiru puntu hauek guretzat asko suposatzen dute".
Gainera, Valverdek aurkariaren maila azpimarratu du: "Partida oso serioa osatu dugu. Oso sendo egon gara, batez ere bigarren zatian. Villarrealen aurkako partidak beti dira gogorrak, baliabide asko dituztelako eta ezin zara inoiz irabazle sentitu, baita aurrea hartu baduzu ere. Irabazten duzuen batzuetan, ona da ikustea ez dela erraza izaten".