“Ez dugu atzera begiratzen eta aurrean Fenerbahçe bakarrik daukagu”

“Ez dugu atzera begiratzen eta aurrean Fenerbahçe bakarrik daukagu”

Ernesto Valverdek eta Dani Vivianek komunikabideen galderak erantzun dituzte Athletic Club– Fenerbahce SK partidaren atarikoan

"Fenerbahçe Txapeldunen Ligan lehiatzeko egindako taldea da. Mourinhoren gene lehiakorra du, mundu mailako teknikaria, eta zelai erditik aurrerantz, batez ere, oso arriskutsua da", azpimarratu du Ernesto Valverdek.
"Garaipenek konfiantza ematen dute, baina orain zailena irabazten jarraitzea da. Aurrean ere asko jokatzen ari den aurkaria izango dugu. Ez dugu atzera begiratzen, eta aurrean Fenerbahçe bakarrik daukagu", zehaztu du entrenatzaile zuri-gorriak.

Dani Vivianek, bere aldetik, taldeak bizi duen une ona aitortu du, eta "jendeak arerio indartsu gisa ikusteak beti motibatzen zaitu. Hala ere, zerbait irabazteko pauso asko eman behar dira eta biharkoa hurrengoa da".
Erdiko atzelariak azpimarratu duenez, aldagelan "inor ez da titular edo ordezko sentitzen, denok sentitzen gara jokalari garrantzitsuak. Horien erakusgarri da aldaketekin emaitza onak mantentzen ari garela. Talde ausarta, bizia eta erasotzea gustatzen zaiona gara, eta bihar gure nortasun-ikur honi eusten saiatuko gara".