Iruñea: 1.536 zenbakia saritua izan da

Iruñea: 1.536 zenbakia saritua izan da

Kontsulta ezazu El Sadar zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketaren emaitza

El Sadar zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketa egin eta gero, 1.536 zenbakia izan da saritua. Hortaz, zenbaki horrek eta hurrengo 549 zenbakiak, hau da, 2.085 zenbakira arte, partida horretarako sarrera bat eskuratzeko aukera izango dute, San Mameseko lehiatiletan.

 

Sarreren prezioa 25 €-koa da.

 

2.384 bazkidek eman dute izena partida honetarako. 

 

Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
 

Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, sarrerak San Mameseko leihatiletan jaso behar dira ondorengo ordutegian:

 

  • Abenduaren 19 (osteguna), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era

 



*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztien ordainketa egingo duena (eta ondoren leihatiletan jasoko dituena).

Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.